GUREAN GAUR

Bihar zortzi lehiatuko da Anaitasunan Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala

Martxoaren 23an izango da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Izena eman zuten 30 bertsolarietatik 24 iritsi ziren Tuteran abiatu zen hasierako fasera eta zortzi izango dira finalistak. Antolakuntzak azpimarratu du finalean emakumerik ez egoteak ez duela Nafarroako bertsolaritzaren errealitatea islatzen, eta gazteriaren presentzia goraipatu du.