GUREAN GAUR

Hainbat ikaslek klima aldaketaren aurkako neurriak eskatu dituzte Donostian

Ostiral honetan, gazte, herritar eta ikasleen ahotsak elkartu dira klima aldaketaren aurkako neurriak eskatzen diren mundu mailako greban. Donostian ere Friday For Future mugimenduarekin bat egin dutenek protesta eta manifestazioak egin dituzte. Klima aldaketaren kontrako mobilizazio hau, Greta Thunberg-ek hasi zuen suezian Joan den udan, eta ordundik Europa osora hedatu da. Berotegi efektuaren ondorioak pairatzen hasiak garela eta ezer egin ezean arazoak areagotuko direla adierazi dute. Gazteak dira nagusitzean ondorio hauek biziko dituztenak, eta horregatik ikasleek kaleak bete dituzte klima aldaketari aurre egiteko neurri eske.