GUREAN GAUR

Etxebarrieta Memoria Elkarteak egitarau zabala prestatu du “Begirada bat askatasunera” jardunaldien barruan

Bilboko Alde Zaharreko Etxebarrieta Memoria Elkarteak egitarau zabala prestatu du “Begirada bat askatasunera” jardunaldien barruan. Emakumeak, langileak, euskara eta oroimena elkarlotu dituzte. Honen barruan dago Oiane Valeroren liburuaren aurkezpena. "Euskal andre langileak: Aitzinako erregimenetik kapitalismora" liburuaren nondik norakoak azaldu ditu.
Uztailera arteko kurtso honetan auzoa ere integratu nahi izan dute eta horretarako bisita gidatuak antolatu dituzte, iraganeko zein egungo espazio fisikoak baliatuz. Kokalekua zeresan eta edukiz betetzea da beren helburua. Gainera, belaunaldi berriekin, pedagogia eta zubigintza ariketa gauzatzen ari dira memoriaren inguruan, gaur egungo egoerak ulertu ahal izateko.