GUREAN GAUR

"Tantaz tanta" Niger lagundu dute Abusu ikastolako ikasleek

Abusu Ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek, Niger laguntzeko elkartasun lasterketa antolatu dute Uraren Nazioarteko egunean. UNIFEC-ekin batera, urte osoko proiektu baten ostean, Afrikako herrialde hartara ura eramaten laguntzeko burutu dute ekimena. Orotara, 400 pertsona baino gehiagok hartu dute parte “Tantaz tanta niger lagundu dezakegu” lelopean ospatu den elkartasun lasterketan. Dortsal bakoitza euro bateko prezioan saldu eta irabazi guztiak UNICEF-ek Nigerren burutzen dituen ekintzetara bideratuko dituzte.