GUREAN GAUR

Aste erabakigarria Brexitarentzat

Azken aldian ia astero esan izan den moduan, aste erabakigarria izango da honakoa Brexitari dagokionean. Hasiera batean gauza jakina zen bakarra, Britainia Handia Europar Batasunetik martxoaren 29an irtengo zela bazen ere, uneotan argi dagoen bakarra da, hain justu, Brexita ez dela egun horretan gertatuko. Jakin den azken gauza da Theresa May lehen ministroa kargugabetzeko lanean ariko liratekeela bere gobernuko hainbat kide. Hauen iritziz, lehen ministroaren dimisioak erraztu egingo luke Brexiterako akordioak Westminsterren behar besteko babesa lortzea.
Bitartean, asteburu honetan ehunka mila lagun irten ziren Londresko kaleetara, Brexitari buruzko bigarren erreferendum bat eskatzeko.