GUREAN GAUR

Gazte topagunea aurkeztu dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeetako kideek

Aurtengo gazte topagunea aurkeztu dute Donostian. Lur Arbizu eta Aitor Servier Ernai eta Aitzina gazte antolakundeetako bozeramaileek aurkeztu dute, eta ondoan izan dituzte Ezker Abertzaleko gazte antolakundeetako kide izandakoak ere. Egitarau oparoa antolatu dute, eta besteak beste, 50 mahainguru baino gehiago antolatu dituzte. Servierrek adierazi duenez, Euskal Herrian irekita dauden "eztabaiden topaleku" izango da topagunean. Feminismoa, burujabetza, gazte boterea, herri eredua, langile borroka, etab. izango dituzte hizpide.