GUREAN GAUR

Kongresu eta Senaturako aliantza estrategikoa egin dute ERC eta EH BIlduk

Adierazi dute elkar hartuta jokatuko dutela herrien defentsan, eta nabarmendu dute auzi kualitatiboa dela gaur aurkeztu duten akordioa. Oskar Matutek adierazi du indar batuketaren akordioa dela, "Espainiako Kongresuan eta Senatuan eragiteko gaitasuna biderkatzeko". Azpimarratu dute akordioa dela "inboluzio antidemokratikoari aurre egiteko modua" eta Euskal Herria zein Kataluniaren "biziraupena bermatzeko modua". Helburua "faxismoaren kontra harresiak eraikitzea" dela adierazi du ERCko Gabrel Rufianek.