Parlamentu britainiarrak berriro ere baztertu egin ditu Brexita gauzatzeko parlamentariek egindako proposamenak. 10 egun geratzen dira akordioa onartzeko epea amaitzeko, baina Westminsterren ez dira erabaki bat hartzeko gai izan. Apirilaren 12a baino lehen onartu behar du parlamentu britainiarrak akordioren bat, maiatzaren 22an Batasunetik akordio batekin irteteko. Bestela inolako akordiorik gabe irten beharko lukete apirilaren 12an, Bruselak ez badio Londresi beste prorroga bat ematen behintzat. Orain arte, ordea, parlamentuak ez du onartu Theresa Mayren akordioa ezta beste 8 proposamenak ere.
HAMAIKA
Izan Bidea eta Argi dugu mobilizazioen zuzeneko jarraipena Hamaika Telebistan
HAMAIKA
Bilbotarrek agur esan diote orain arteko Aste Nagusirik jendetsuenari
HAMAIKA
Lan eta bizi baldintza duinak bermatzeko aldaketa politikoen alde egingo du LABek
HAMAIKA
EAJren garaipen gazi-gozoa
HAMAIKA