GUREAN GAUR

Algeriako presidenteak dimisioa eman du

Abdelaziz Bouteflika Algeriako presidenteak dimisioa eman du, 20 urte karguan eman ondoren. Bouteflika kolonialismoaren ondorengo agintari arabiar sendoenetakotzat hartu izan da, eta armada izan da haren boterearen oinarria. Hasiera batean apirilaren 18an egitekoak ziren hauteskundeetara aurkezteko asmoa zuen Bouteflikak, eta bere alderdiak presidentearen hautagaitza erregistratu zuen. Hori dela eta, azken aste hauetan ugari izan dira presidentearen hautagaitzaren aurka lehenik, eta honen dimisioa eman dezala eskatzeko ondoren, herrialdean egin diren manifestazioak.