GUREAN GAUR

Dagoeneko hiru preso zendu dira aurten Zaballako espetxean

Espetxe instituzioen iturriak aipatuta NAIZek aditzera eman duenez, bi preso zendu dira azken hilabeteetan Zaballako espetxean, Araban. Azken bi hauei urtarrilean gaindosi batek jota hildako gaztea gehitu behar zaio eta, beraz, hiru dira jadanik aurten Zaballako kartzelan hildakoak.