GUREAN GAUR

Lander Garro: "Pertsona horiek jarraitzen dute gaur egun intsumiso izaten"

2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten sei lagunen istorioa kontatzen du. Lander Garro dokumentalaren zuzendaria eta Izaskun Arandia ekoizlearekin hitz egin dugu dokumentalari buruz. Garrok azpimarratu du duela 50 urte intsumiso izandako kide horiek guztiek jarraitzen dutela gaur egun, nolabait, intsumiso izaten: "Pertsona horiek jarraitzen dute nolabait gizartea hobetzeko langintza horiei lotuta. Hori da gaur egungo gizartearen ikuspegitik, beharbada, dokumentaletik atera daitekeen ikasgairik politena".