GUREAN GAUR

Elkarretaratzea egin dute Bilboko Udaleko hainbat langilek, pairatzen duten egoera salatzeko

Langileek azaldu dutenez, lan ikuskaritzaren txostenaren arabera, udala langileak “erabiltzen” ari da estrukturalak diren lanpostuak estaltzeko eta zerbitzuak betetzeko. Langileek legez kanpokotzat jo dute Cinuvix enpresaren jokabidea: Bilboko Udalak kontratatutako enpresa horrek beste empresa bat azpikontratatu du udalaren zerbitzu bat betetzeko.
Langileen Estatutuaren arabera legez kanpoko lagapena gertatzen da, justifikaziorik gabe enpresa batek azpi-kontratazio bat egiten duenean. Langileen esanetan, lan ikuskaritzaren txostenak “justifikaezintzat” jo du beste empresa bat kontratatzea, zuzenean udalak kontrataturiko enrpesari bai dagokio zerbitzua eskeintzea eta, beraz, baita langileak kontratatzea ere.