GUREAN GAUR

Isilik hartu du Ugaok Albert Rivera

Albert Rivera Ciudadanos alderdiko burua Euskal Herrira etorri da beste behin. Errenterian eta Altsasun egindako agerraldi polemikoen ostean, Ugaon egin du ekitaldia gaur goizean, Josu Urrutikoetxea ETA kide atxilotu berriaren herrian. Herritarrek erabateko isiltasunaz hartu dute politikaria: herriko plazan 200 pertsona inguru bildu dira “Ez zarete ongi etorriak” zioen pankartaren atzean eta alderdi laranjaren kide eta jarraitzaileak aurretik pasatzean bizkarra eman diete.