GUREAN GAUR

010eko langileek lanuzteekin jarraitzen dute

Bilboko Udaleko arreta zerbitzuko langileak lan hitzarmen duinaren alde borrokan ari dira. Izan ere, Udalak azpikontratatu duen Lanalden enpresak telemarketing hitzarmena dagokiela esan du. 30 urtetan izan dute hitzarmen propioa eta lan baldintzak aldatu dizkiete orain. Maiatzean lanuzteak egiten hasi ziren eta oraindik ez dutela erantzunik jaso salatu dute.