GUREAN GAUR

Klasikoen 12. irakurraldi jarraituak 'Otto Pette' omenduko du 25. urteurrenean

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta, Klasikoen hamabigarren irakurraldi jarraitua egingo dute ekainaren 6an Bilboko Arriaga Antzokian. Ekitaldiak 12 ordu iraungo du 08:00etan hasita eta bertatik pasako dira 400 irakurle inguru, tartean, euskal jendarteko aurpegi ezagun ugari. Aurten, gainera, ekimenaren 25. urteurrenean, Anjel Lertxundiren “Otto Pette” eleberria omenduko du irakurraldiak. Hori da, hain zuzen, hamabigarren edizio honetan irakurriko den klasikoa.