GUREAN GAUR

'Zubiaurretarrak: Memoria grafikoa' erakusketa aurkeztu du Bilboko Arte Ederren museoak

Ramon eta Valentin Zubiaurre anai margolarien argazki eta film bilduma da erakusketa, eta ekainaren 5etik urriaren 6ra ikusi ahal izango da Bilboko Arte Ederren museoan. Funtsean, erakusketak gaztaroan argazkigintza eta zinemarekiko izan zuten zaletasuna eta, gehienbat, Zubiaurre familiaren eguneroko bizitza erakusten du. Azpimarratu dute luze jo duen lana izan dela argazki eta film guztiak biltzea, 2017ko ekainean hasitako proiektuaren emaitza baita erakusketa hau.