GUREAN GAUR

Beethoven gogoratuko dute Arriaga Antzokiaren datorren urteko denboraldian

Dantza, musika eta antzerki ikuskizunen eskaintza zabala egongo dela nabarmendu dute. Calixto Bieito zuzendari artistikoak antzokiaren lan propioak nabarmendu nahi izan ditu. Hala nola, Maria Goiricelaya zuzendari euskaldunaren Ama Kuraia lana edo Joaquín Achucarroren kontzertu berezia, Gioconda obra ezaguna moldatuko baitu Beethoveni keinuak eginez. 600 obratik gora eskainiko dira antzokian izen entzutetsuekin, nazionalak zein internazionalak. Ikuskizun guztietarako sarrerak salgai egongo dira uztailaren 1etik aurrera.