GUREAN GAUR

Hiru lagun atxilotu ditu gaur Ertzaintzak Donostian

Hiru lagun atxilotu eta beste hainbat zauritu ditu Ertzaintzak gaur Donostian, Amarako eraikin okupatu batean egindako operazioan. Gazteei laguntza eskaintzen dieten kolektiboetako kideen arabera, gutxienez 15 dira zaurituak.

10:30ak aldera sartu da Ertzaintza Moraza kaleko eraikinera. Operazioaren helburua ez da eraikina hustuaraztea izan. Ertzaintzaren arabera, bizilagunen dei bat jaso ondoren bertaratu dira. Hori bai, operazioaren lehen uneetatik bertan izan diren lekukoen arabera, operazioa zergatik egiten ari ziren azaltzeko bertsio kontrajarriak eman dizkie Ertzaintzak.