GUREAN GAUR

EH Bilduren taldeak akreditazioak aurkeztu ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan

EH Bilduko alderdiko ordezkariak gaur goizean batu dira Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan. Bea Ilardia EH Bilduko ahaldungai nagusiaren esanetan, instituzioek “hitzetatik ekintzetara pasa” behar dute, eta adierazi du Bizkaia “hobe” baten alde lan egiteko prest daudela. Kanpainan adierazi bezala, nabarmendu dute Bizkaian “gabezia larriak” daudela eta arazo horiei irtenbidea eman behar zaiela azpimarratu du. Ilardiak nabarmendu du bizi-kalitatean aurrerapausoak emateko kalitatezko zerbitzu publikoen alde lan egingo duela; bide horretan, ezinbestekotzat jo du EH Bildu indartsu bat. Azaldu du EH Bildu dela berme bakarra jendeari entzunez gobernatzeko, eta Bizkaia justu, orekatu eta kohesionatua lortzeko.