GUREAN GAUR

Nazioarteko 12 banda, Amorebieta-Etxanoko 'Haizetara' jaialdian

"Haizetara" jaialdiak nazioarteko fanfarreak, bandak eta kaleko musikariak bilduko ditu beste urte batez Amorebieta-Etxanon.
XIV. edizioa izaango da aurtengoa, eta bederatzi bandek hartuko dute parte. Lehiaketan, 10.000 euroko saria dago jokoan; horretaz gain, instrumentista onenari 1.000 euroko saria emango diote eta Amorebieta-Etxanora gerturatzen den publikoak 4.000 euroko saria banatuko du bozken bidez.