GUREAN GAUR

Carola Rackete Sea Watch ontziko kapitaina leku seguru batean daukate mehatxuak direla eta

Matteo Salvini Italiako Barne ministroak gogor kritikatu du epaileak kapitaina libre uzteko erabakia, eta ekintzaile alemaniarra Italiatik kanporatuko duela ohartarazi du. Hala ere, kapitainak epailearen aurretik pasatu behar du hilaren 8an. 31 urteko ekintzailea baimenik gabe Lampedusan porturatu zen, ekainaren 12an Mediterraneoan erreskatatutako 40 pertsona lehorreratzeko asmoarekin. Italiako auzitegiek, baina, bertan behera utzi dute Sea Watch 3 kapitainaren aurkako atxilotze agindua, "bere egitekoa" egin zuela argudiatuta. Epaileak aurrez egotzitako erresistentzia eta gerraontziaren aurkako bortizkeria karguak kendu dizkio. Euskal Herrian elkartasun uholdea izan da Mediterraneoko errefuxiatuen eta kapitain alemaniarraren alde.