GUREAN GAUR

"Busti zaitez" kanpainaren XXII.edizioa uztailaren 14an izango da Gipuzkoako 10 herritan

“Busti zaitez” kanpainaren XXII.edizioa aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundian Maite Peña Gizarte politikako diputatuak eta Ademgi Gipuzkoako esklerosi anizkoitzaren elkarteko kideek. Aurreko edizioetan bezala, uztailaren 14ean egingo dute ekitaldi nagusia Donostiako Kontxa hondartzan. Ekitaldi nagusia Donostian egingo bada ere, Gipuzkoako beste 10 herritan ere ekitaldiak egingo dituzte; Azpeitian, Donostian (Zurriola eta Ondarreta), Errenterian, Hondarribian, Legazpin, Oñatin, Urretxun, Zarautzen eta Zumaian.