GUREAN GAUR

Tubacex enpresako langilearen heriotza salatu dute Laudion

Tubacex enpresan atzo izandako heriotza salatu dute goizean Laudion . Enpresako lan batzordeak deituta, lantegiaren aurrean egin dute elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute ondoren herriko plazaraino. Langileek salatu dute prekarietatearen ondorioz hil dela gaztea, eta enpresako zuzendaritzari egotzi diote heriotzaren erantzukizuna.
25 urteko gaztea praktiketan ari zela hil zen Tubacex fabrikan. Ikasketa duala egiten ari zen, hau da, aldi berean uztartzen ari zen lana eta lanbide heziketa. Iturri sindikalaren arabera, bi urte zaraman enpresan mantentze lanetan eta lanean ari zela makina baten pieza bat erori zitzaion gainera.