GUREAN GAUR

Greziako hauteskunde legeari esker lortu du gehiengo osoa Nea Demokratia alderdiak

Bozen %40a baino gutxiago ekuratu du Nea Demokratia alderdiak, %39,85 zehatz esateko. Hala ere, gehiengo osoa izango du parlamentu greziarrean, 158 ordezkarirekin. Siryzak, berriz, aurreko legegintzaldian baino 59 ordezkari gutxiago izango ditu legealdi honetan, bozka kopuruan 4 puntuko jaitsiera bakarrik izan duen arren.