GUREAN GAUR

Ehun lagun baino gehiagok salatu zuten atzo Erandion gertatutako azken eraso matxista

Ehun lagun baino gehiago bildu ziren atzo Erandion, herrian izandako azken eraso matxista salatzeko. Erandioko Txoko feministak eta Erandioko Emakumeen Elkarte Soziokulturalak deituta egin zuten elkarretaratzea, Altzaga auzoko metro irteeran.