SAKONEAN

Mikel Ruiz (Eragin): "Enpresa zein Udala dira erantzuleak, onartzen dutelako diru publikoz finantzatutako festibaletan horrelako lan baldintzak egotea"

BBK Live jaialdian langileek pairatzen dituzten baldintza txarrak salatu nahi izan ditu Eragin plataformak. Horretarako, kartel bat igorri dute sare sozialetan, langile ohien testigantzak jaso eta baldintza horiekin amaitzen saiatzeko. Publikazioak ohiartzun handia izan du, arik eta Last Tourrek, jaialdia antolatzen duen enpresak, salaketa mehatzua egin dion plataformari, bere iruditeria erabili eta bere izen ona zikintzeagatik. Mikel Ruiz Eragineko kidean azaldu digu gatazka sakoneko elkarrizketan.