GUREAN GAUR

"Mugak zabalduz" karabana Andaluziara abiatu da

Mugak Zabalduz karabanaren Bilboko blokea irten da gaur. 9 egunetan zehar migranteek pairatzen duten egoera larria salatuko dute. Andaluziara eta Ceutara joango dira. Izan ere, bertatik sartzen dira Espainiar estatura doazen migrante gehienak. Mugak Zabalduz karabanak Europako hegoaldeko mugako errealitatea salatuko du aurten. Euskal Herritik eta Espainiako Estatutik eta Europako beste leku batzuetatik abiatuko da bederatzi eguneko karabana. Antolatzaileek adierazi dutenez, nazioarteko ekimen honen helburua da beste erakunde batzuekin aliantzak eratzea. Salatu dute migranteen krisiarekin agerian geratu direla harrera-sistema instituzionalak dituen gabeziak.