GUREAN GAUR

Uztailean baino 3.075 langabe gehiago daude abuztuan Hego Euskal Herrian

Uztailean baino 3.075 langabe gehiago daude abuztuan Hego Euskal Herrian; guztira, 147.161 langabe. Iazko datuak alderatuz gero, uztaileko datuak baikorragoak dira. Izan ere, iaz baino 9.540 langabetu gutxiago daude Hego Euskal Herrian eta 27.155 kotizatzaile gehiago. Espainiako Estatuan azken bederatzi urteetako igoera handiena izan du langabeziak.