GUREAN GAUR

Gehiengo sindikalak elkarretaratzeak egin ditu 11/13 makroepaiketa salatzeko

Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak 11/13 sumarioan auziperatutako 47 herritarrei babesa erakutsi die Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean egindako elkarretaratzeetan. Irailaren 14an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.