GUREAN GAUR

Itxi egin dute Apoyos Metalicos Olaztiko enpresa

Asteartean Olaztiko enpresako langileek elkarretaratzea egin zuten Iruñean, eta Industria arloaren egoitzan egoera bideratzeko eskaria erregistratu zuten. Atzokoan, Nafarroako Gobernuak enpresa batzordearekin eta zuzendaritzarekin deitu zuen bilera. Ez zen adostasunik lortu eta asteartean hasiko dira kaleratze baldintzak negoziatzen.