GUREAN GAUR

Auzitegi Goren espainiarrak Francoren exhumazioa baimendu du

  Pedro Sanchezen gobernuaren promesa nagusietako bat izan da. Francisco Francoren gorpuzkiak Madrilgo Erorien Haranetik atera eta El Pardoko hilerrian hobiratzea. Han dago lurperatuta Carmen Polo, diktadorearen emaztea zena. Gobernuak prest ditu hilobi bat eta lurperatze unitate bat Francoren gorpu momifikatuarentzat. Diktadorearen senitartekoen errekurtsoa bertan behera geratu da, beraz. Exhumazioaren kontra badaude ere, Madrilgo Almudenako Katedraleko kriptan hobiratu nahi zuten Franco. Espainiako Gobernuak, baina, aukera hori baztertu zuen, argudiatuta Memoria Historikoaren legeari jarraikiz, ez dela leku egokia diktadore bat hobiratzeko.