GUREAN GAUR

3.090 langabe gutxiago daude hilabete honetan Hego Euskal Herrian

Iraileko langabezia datuak plazaratu dituzte. 3.090 langabe gutxiago zenbatu dituzte hilabete honetan Hego Euskal Herrian. Egun, 144.071 langabe dira guztira.

Estatuan, berriz, zerbitzuen sektoreak daukan garrantzia kontuan hartuta, langabeziak % 0,45 egin du gora, abuztuan baino 13.907 langabe gehiago zenbatu baitituzte. Hori kontuan hartuta, guztira, 3.079.711 pertsona daude lanik gabe.