GUREAN GAUR

Euskal Herriko gehiengo sindikalak Altsasu eta Kataluniari buruzko epaiak salatu ditu

Hego Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak egin dituzte sindikatuek. Etorkizunari buruz erabakitzea galarazi izana leporatu dio euskal gehiengo sindikalak Espainiari. Kataluniako procesari buruzko epai eta zigorra edonoren aurka egiteko erabil dezaketela salatu dute.