GUREAN GAUR

Bizkaiko metalgintzako langileek "aurrerapauso errealak" finkatzeko eskatu diote patronalari

Barakaldoko BECen elkarretaratzea egin dute langileek hitzarmenean hobekuntzak eskatzeko. Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak Industriaren Eguna ospatu du gaur BECen. Sektorearen "irudi idilikoa" zabaltzea izan da patronalaren helburua, sindikatuek salatu dutenez.