MUSIKA ZUZENEAN

MUSIKAZUZENEAN TB #85: Maite Larburu + Luken Arkarazo (Odolaren Mintz

Maite larburu musikari hernaniarra izango da saioko lehen protagonista. Neighbor bikoan ezagutu genuen urteak atzera eta egun bakarkako bidean dabil hezurren azpian diskoa besapean. Hitz Bitan atalean Luken Arkarazo ezagutuko dugu. Odolaren mintzoa taldeko abeslaria izateaz gain, Iñorkiñak egitasmoko kidea ere bada. Bere gustuko diskoak, aretoak edota musikariak ezagutuko ditugu laburrean. Honekin batera, albisteak izango ditugu, non Revolta Permanenteren disko berria eta Ratz-Zinger taldearen zuzeneko diskoaren grabaketa izango ditugun hizpide.