GUREAN GAUR

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna bertan behera utzi du Iruñeko Udalak, kontratazioan "irregulartasunak" izan zirela argudiatuta

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna bertan behera utzi du behin-behinean Iruñeko Udalak, kontratazioan "irregulartasunak" izan zirela argudiatuta. Pailazoek "aitzakiatzat" jo dute hori, eta eta euskararen, aniztasunaren eta euskal kulturaren aurkako ekintzatzat jo dute. EH Bilduk nabarmendu du ohiko prozeduraren bidez kontratatu zutela ikuskizuna, eta "euskarafobia" izatea leporatu dio eskuineko udal gobernuari.