GUREAN GAUR

Euskal errepublikaren aldeko ekitaldiak antolatu dituzte otsailaren 15erako

Ehun ekimenak oso argi du Euskal Errepublika "soilik euskal herritarren eskutik" iritsiko dela eta horretarako beharrezkoak direla herri ekimena eta gizartearen aktibazioa. Dagoeneko 22 herri eta auzok egin dute bat datorren otsailaren 15ean ospatuko den ekimenarekin, baina antolatzaileak ziur daude otsailera bitartean beste asko batuko zaizkiela.