GUREAN GAUR

"Oraindik ere lehen eta bigarren mailako biktimak" daudela salatu dute Josu Muguruza eta Santi Brouard gogoratzeko ekitaldian

Euren hilketen 35. eta 30. urteurrenetan, lore eskaintza eta ekitaldi politikoa burutu dituzte Ametzola zein Errekalden. Ane Muguruza Josuren alabak, Egiari Zor elkartearen izenean azaldu duenez, "Estatuaren biktimak umiliatuak sentitu izan dira" eta "oraindik ere, lehen eta bigarren mailako biktimak daude".