GUREAN GAUR

2.200 gazte inguruk hartu dute parte X. Beldur Barik lehiaketan

2.200 gazte inguruk parte hartu dute lehiaketan, eta 300 bideo sortu dituzte guztira. 8 lan saritu dituzte. Gai nagusiak izan dira nesken hilekoaren ikusgarritasuna, neska eta emakumeen salerosketa, mundu more baten eraikuntza, ahizpatasuna eta kontzientzia pizteko deiak.