GUREAN GAUR

Etxez etxeko langileek greba egin dute Jaurlaritzaren eta udalen inplikazioa eskatzeko

Lau orduko lanuztea egin zuten atzo, eta gaurkoan amaitu dute hitzarmena berritzeko mobilizazio aldia. 1.500 langile dira sektorean, eta 10.000 erabiltzaileri eragingo dio lanuzteak. Soldatak izoztuta dituzte duela zazpi urtetik eta lau urtean ez dute hitzarmena berritu. Langileek salatu dute 27 lanuzte eta mobilizazio egun baino gehiago daramatzatela eta patronalaren proposamena "baliogabea" dela.