GUREAN GAUR

Milaka ikaslek "hezkuntza sistema propioa" aldarrikatu dute Euskal Herriko kaleetan

A-28an, manifestazio nazionala burutu dute gaur Euskal Herriko ikasle mugimenduko hainbat kidek, "Indarra izan eta eman gure hezkuntzari" lelopean.
Bilboko, Donostiako, Gasteizko, Iruñeko eta Baionako kaleak hartu dituzte. Bertan adierazi dutenez, hezkuntza sistema "publiko, komunitario, euskaldun eta feminista" bat eraikitzea dute helburu. Frantziar eta Espainiar estatuek "inposatutako" hezkuntza ereduak, euskalduna gutxietsi eta herriaren historia ukatzen dutela gehitu dute.