GUREAN GAUR

Azaroan langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian

Azaroan langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian. Hala jaso du Espainiako Gobernu Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministerioak ateratako txostenak. 1.006 langabe gutxiago daude zehazki, eta Gizarte Segurantzan ia 1.500 afiliatu gehiagok eman dute izena. Hego Euskal Herriko hiru lurraldetan jaitsi egin da langabezia; Nafarroan, ordea, igo. Zifra absolutuei erreparatuz, 146.193 langabe daude guztira Hego Euskal Herrian. Iaz,  8.321 langabe gehiago zeuden, beraz %5,4ko jaitsiera izan da. Hain zuzen ere, hori gertatu zen 2017tik 2018ra ere. Lan Ministerioak jakinarazi duenez, sektore guztietan jaitsi da langabezia, eta hirugarren sektorea izan da, zerbitzuen sektorea alegia, beherakadarik handiena izan duena, 611 langabe gutxiagorekin. Azpimarratzekoa da, era berean, 236 langabe gutxiago daudela industriaren sektorean.