Epai batek Donostiako etxebizitza turistikoen ordenantza baliogabetu duela salatu du EH Bilduk
GUREAN GAUR|04/12/2019

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegiak azaroaren 27an emandako epai batek hankaz gora jarri du etxebizitza turistikoak legeztatzeko Donostiako Udal Gobernuak eraikitako egitura juridiko guztia. Auzitegiek erabilitako argudioek arrazoia eman diote EH Bilduri, ordenantza batek ezin duela udaleko plan orokorraren aurka egin, alegia.

 
Loading player...