GUREAN GAUR

FVEMek "ontzat" jo du Bizkaiko metalgintzako akordioa

Bizkaiko Metaleko Enpresen Federakundeko presidenteak akordio "ona" sinatu dutela adierazi du metalgintzako hitzarmena baloratzeko Bilbon egindako agerraldian. Jose Luis Lopez Gil-ek hitzarmen berriaren garrantzia azpimarratu du. Horrez gain, gaitzetsi egin du ELA akordioaren parte ez izatea, nahiz eta, bere ustez, hori ez den oztopo bat izango sektorearentzat.