GUREAN GAUR

'Xua gurasoekin etxera' plataformari elkartasuna adierazi diote Gipuzkoako Batzar Nagusietako alderdiek, PPk izan ezik

Picassentenko kartzelan jaio zen Xua, bere bi gurasoak bertan daudelako preso. Orain, datorren urtarrilaren 19an beteko ditu 3 urte, eta Espainiako legediak agintzen duen moduan, kartzela utzi beharko du haurrak. Hortaz, bere gurasoengandik urrundua izango da.