GUREAN GAUR

Apirilaren 5era aurreratu ditu azkenean hauteskundeak Urkullu lehendakariak

Bolo bolo zebilen eguna, eta gaur arratsaldean deitutako agerraldian baieztatu du Urkullu lehendakariak. Sailburuak inguruan zituela eskaini du prentsaurrekoa lehendakariak. Hauteskundeen aurrerapena justifikatzeko, orain hauteskundeak deitzeak praktikan urte erdi bat irabaztea dakarrela ziurtatu du lehendakariak.