Zinegoakek, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak 17. edizioa ospatuko du otrailaren 24tik martxoaren 8ra. Programazioan hainbat gaik izango dute lekua, besteak beste, LGTBI+ pertsonek pairatzen duten indarkeria eta suizidioa. Otsailaren 24an egingo dute irekiera ekitaldia Arriaga antzokian eta, Pepa San Martin zuzendari eta gidoilari txiletarrari emango diote ohorezko saria.