GUREAN GAUR

Apirilaren 5eko hauteskundeetan EH Bilduk goranzko joerari eutsiko diola uste du Maddalen Iriartek

Urkullu lehendakariak iragarritako hauteskunde aurrerapena baloratzeko agerrialdia egin du EH Bilduko lehendakarigaiak. ogor kritikatu du Gobernuaren erabakia eta hori hartzeko modua. Jeltzaleena hauteskundeekin ikuskizun bat izan dela adierazi du, atzo amaitzea erabaki zutena. Gainera, aurrerapenak alderdi interesei erantzuten diela salatu du. Hala ere, baikor agertu da hauteskundeen inguruan eta koalizioa erabakigarri izango dela argi du.