GUREAN GAUR

'Tantaka' websaila estreinatuko du gaur iluntzean Kanaldudek

Tantaka websaila estreinatuko du gaur Kanaldudek, otsailaren 11n, 20:00etan, bere webguneko jarioan, nahieran zerbitzuan eta baita sare sozialetan ere. Websailak hamar minutuko zortzi atal izango ditu. Lehenengo laurak eskainiko ditu asteartetik ostiralera. Gainerako lau atalak maiatzean hedatuko ditu. Laister, Hamaika Telebistan ere egongo da ikusgai.