GUREAN GAUR

B2 mailara arte euskaltegietan ikastea doakoa izango da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

  Lakuako Gobernuak, hiru aldundiek eta Eudel udalen elkarteak 3,9 milioi eurotako aurrekontua izango dute. Euskal Autonomia Erkidegoan 35.000 ikasle inguru ari dira euskara ikasten. A1, A2 eta B1 mailetan nahikoa izango da euskaltegien bidez maila egiaztatzea; irailetik aurrera, baita B2 mailan ere.